XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gutienik 294 idazle diferente igaro da Jakin-en orrialdeetatik, 25 urte hauetan, lankidetza oso desberdinez, zein artikulu-sail ederrarekin (orrialderik gehien: Joxe Azurmendi, Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai), zein kolaborazio bakar batekin.

Lankidetza honen berri zehatzagoak izan nahirik, Jakin-en historiaren lau aldiak banan-bana arakatuko ditugu, eta aldi bakoitzean eskuhartu dutenen zenbait xehetasun eskainiko.

Aldi bakoitzaren barruan bi eratara aztertu nahi izan ditugu idazleak: zahar / berri, laiko / apaiz.

Idazleak zahar / berritan banatzean, zera adierazi nahi dugu: ikertzen dugun aldi horren aurretik Jakin-en idatzi duten ala ez.

Delako berritasun horrek, Jakin-en lehenbizikoz idazten duela esan nahi du, ez besterik.

Idazleen aztermodu hau interesgarria iruditu zaigu, aldi bakoitzaren idazle-politika eta tradizioarekiko jarraikitasuna, nolabait bederen, agerian gelditzen direlako.

Bigarren aztermoduak idazle berriak ikertzen ditu laiko / apaiz ebakiduraren arabera.

Aldizkariaren historiak ematen dio puntu honi interesgarritasuna eta esan-nahia: apaizgaien aldizkari bezala jaiotzetik gaurko aldizkari izateraino eraman duen bidea luzea delako oso.

IDAZLEAK / Aldia / Zaharrak / Berriak / Berriak / Laikoak / Apaizak / Orotara